Angiozar
Itxura
Angiozar | |
---|---|
Euskal Herria | |
Angiozar auzoaren herrigunea. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Bergara |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′47″N 2°28′17″W / 43.1131°N 2.4714°W |
Garaiera | 281 m |
Demografia | |
Biztanleria | 272 (2022) |
Angiozar bailara Debagoiena eskualdean dago, Gipuzkoako hego-mendebaldean, Elorrio (Bizkaia), Elgeta eta Arrasate mugakide dituelarik.
Zazpi auzok eta Angiozarko herriguneak osatzen dute bailara. Kaxkoa 300 metroko garaieran dago kokatuta.
1928 urteaz geroztik Bergarako udalerriko zati da, aurrez Elgetako parte izan zelarik.
Auzoan bertan taberna, eskola publikoa eta "Pagomendi" soziedadea daude.
Auzuneak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauexek dira Angiozarko herriguneaz gain herriak dituen beste zazpi auzuneak, bakoitzaren baseliza parentesi artean agertzen direla:
- Azkuneta (San Martin Tourskoa).
- Errekaldea (San Kristobal).
- Ma(r)inddao (Elexamendi).
- Partaitti edo Partegoiti (San Bizenti).
- Zabaletamendi (San Bartolome).
- Goimendi (San Miguel).
- Asentziomendi (Asentzio).
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Angiozarreko biztanleria |
---|
Angiozarren jaiotako pertsona ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Antonio Ugarte fraidea, euskal idazlea (1860-1935).[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Angiozar Bergarako udalaren webgunean
- (Gaztelaniaz) Larrañaga, Patxi: Bergarako baserriak - Caseríos de Bergara. Auzoak-Barrios. Angiozar auzoa
Bergarako auzoak | ||
---|---|---|
Angiozar • Aritzeta • Basalgo • Elorregi • Elosua • Murinondo • Osintxu • Ubera |