[go: up one dir, main page]

Edukira joan

André Perchicot

Wikipedia, Entziklopedia askea
André Perchicot

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArnaud André Perchicot
JaiotzaBaiona1888ko abuztuaren 9a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBaiona1950eko maiatzaren 3a (61 urte)
Hezkuntza
HeziketaArts et Métiers ParisTech (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpistako txirrindularia eta abeslaria
Genero artistikoachansona
Musika instrumentuaahotsa
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Aire Armada
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm1784750 Musicbrainz: dc3b8a5c-e93d-4ed1-acd9-3935c77f261b Discogs: 3078872 Edit the value on Wikidata

André Perchicot (Baiona, 1888ko abuztuaren 9aib., 1950eko maiatzaren 3a) lapurtar pistako txirrindulari eta abeslaria izan zen. Lehen Mundu Gerran hegazkinlaria izan zen eta, bere hegazkina bota zutenean, hanken erabilera galdu eta abesteari ekin zion. Hainbat abesti ospetsu grabatu zuen.

Txirrindularitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baionan jaioa, André Perchicotek ingeniaritza ikasketak egin zituen. Gazte zela txirrindularitzan txapeldun bilakatu zen. 1912an Parc des Princesen abiadura txapelduna izatea lortu zuen, eta Munduko Txirrindularitza Txapelketan hirugarrena izatea lortu zuen Newarken, Ameriketako Estatu Batuak[1]. 1913an Europako abiadura txapelduna izan zen, eta munduko hirugarren berriro ere Leipzigen.

Lehen Mundu Gerran pilotu izan zen. 1916an hegazkina bota zuten eta hanken erabilera galdu zuen, bizkarrean zaurituta. Osatzen ari zela abesteari ekin zion, bere kideen morala altxatzeko. Laster egin zuen Gurutze Gorriaren aldeko txirrindularien bilerak ere. Berriro lasterketak ezin zituenez egin, abeslari gisa hasi zen.

1921 eta 1939 artean 200 arrakasta baino gehiago grabatu zituen. 1925 arte 160 abesti grabatu zituen Pathé disketxean; ondoren, Odéon, Polydor eta Pathérekin grabatu zuen 1935ra arte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «CYCLIST KRAMER'S DOUBLE CENTURY; Champion Captures Feature Event from Grenda and Perchicot at Newark Velodrome.» The New York Times 1912-09-23 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  2. Cf. Commentaire de André Bernard, CD Marseille, mes amours (Éditions Music-Memoria).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]