A eredua
Itxura
A eredua Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Eskualde Euskaldunean baino ezin da hautatu. Bertan gaztelaniaz egiten da irakaskuntza osoa, baina euskarazko ikasgai bat dago. Normalki euskarazko hezkuntza 4 ordutara mugatzen da.[1] Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketa baten arabera ikasle hauetarik % 100ek ez zuen euskara menperatzea lortzen.[2]
Ereduek dituzten arazoak direla eta baliteke hori etorkizunean desagertzea. Horregatik euren seme-alabak gaztelaniaz hezi nahi dituzten hainbat gurasok mobilizazioak deitu dituzte, hura mantentzeko. Era berean, kanpainak egin dira desagerpena eskatzeko, sinadura bilketa handien bideez.