[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Country rock

Wikipedia, Entziklopedia askea

Country rock delakoa country musikaren azpigenero bat da, berez eta izendapenak adierazten duen bezala, country eta rock musikaren arteko nahasketatik sortua. 1960ko hamarkadaren amaieran eta 1970eko hamarkadaren hasieran rock musika talde eta abeslari multzo batek country estiloko diskoak grabatzen hasi zirenean sortu zen, tartean Bob Dylan eta The Byrds taldea zeuden. 1970eko hamarkadan izan zuen bere urrezko aroa, batipat, Emmylou Harris eta Michael Nesmith musikariak, Eagles, Poco eta Pure Prairie League taldeekin.

Beste musika generoetako musikari eta taldeen musika estiloan ere eragina izan du, tartean The Band, Grateful Dead, Creedence Clearwater Revival, The Rolling Stones eta George Harrison musikariaren bakarkako ibilaldian. Southern rock azpigeneroaren bilakaeran ere eragina izan du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]