[go: up one dir, main page]

Edukira joan

2003ko Europako bero-bolada

Wikipedia, Entziklopedia askea
2003ko Europako bero-bolada
Irudia
MotaBero bolada
Data2003
KontinenteaEuropa
Pertsona hilak19.490
72.000

2003ko bero-bolada Europa mendebaldean 2003ko uztaila eta abuztuan egondako gertakari meteorologikoa izan zen. Beroak milaka hildako eragin zituen hainbat herritan, bereziki Frantzian, 10.000 hildako inguru izan zirela uste da.

Bero-bolada Europan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrika iparraldetik etorritako aire beroak bete-betean harrapatu zuen Europa mendebaldea uztaila bukaeratik, abuzturen erdiladera arte. Frantziako hainbat hiritan, batez besteko tenperatura baino 10 gradu °C-raino iritsi ziren termometroak. Auxerren esaterako zazpi egunez gainditu ziren 40 graduak, ordura arte inoiz gertatu ez zena. Pixkanaka, beroa iparralderantz hedatu zen eta horrela Alemaniako Roth hirian 40,4°Craino iritsi zen termometroa, Ingalaterrako Favershamen 38,5 °C, Luxenburgoko Oberkornen 41,5 °C, eta Suitzako Gronoko herrian 41,5°.

Hildako gehienak edadeko pertsonak izan ziren, batez ere Frantzia eta Alemanian. Beriziki larria izan zen bero-bolada Frantzian, tenperatura hain altuetara ohituta ez egoteak batetik, eta ospitaleak abuztuan behar besteko mediku eta erizainik ez izateak egoera okertu zuten.

Espainiako eta Portugalgo hegoaldean, termometroek 45 °Cak gainditu zituzten, Badajozen 45,0 °C, Jerez de la Fronteran 45,1 °C, Sevilla 45,2 °C eta 46,2 °C Kordoban. Hainbat tenperatura errekord hautsi ziren abuztuan.

Hildakoak herrialdez herrialde

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bero-bolada Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Muturreko tenperaturak Euskal Herrian»
Tenperaturak Euskal Herrian
Tenperatura Estazioa Eguna

43,0° Aranguren 2003-8-4
42,5° Doneztebe 2003-8-4
42,1° Bilbo (Deustu) 2003-8-4
42,1° Elorrio 2003-8-4
42,1° Ordizia 2003-8-4
42,0° Balmaseda 2003-8-4
41,8° Zugarramurdi 2003-8-4
41,6° Mungia 2003-8-4
41,5° Gernika 2003-8-4
41,0° Etxalar 2003-8-4
40,7° Oñati 2003-8-4
40,7° Zarautz 2003-8-4
40,6° Elgoibar 2003-8-4
40,5° Irurtzun 2003-8-13
40,5° Goizueta 2003-8-4
40,2° Lesaka 2003-8-4
40,1° Iruñea 2003-8-13
39,0° Altsasu 2003-8-4
39,0° Tutera 2003-8-12
38,6° Donostia 2003-8-4
38,0° Gasteiz 2003-8-12

Uztaila nahiko hilabete beroa izan bazen ere, bero-bolada abuztu hasieran sentitu zen indar gehienarekin Euskal Herrian. Iruñan esaterako uztaileko zazpi egunetan igo ziren termometroak 35°Cetako mailatik gora. Abuztuan gauza bera hamahiru bider gertatu zen, baina denak jarraian, abuztuaren 2tik abuztuaren 14era, termometroek egunero gainditu zuten 35 graduak.

Uztaileko azken egunetan, Afrika iparraldetik etorritako aire bero masa batek tenperaturak izugarri igoarazi zituen Espainia hegoaldean. Egun batzuk beranduago Euskal Herrira iritsi zen, zehazki abuztuaren 3an. Egun hartan dena den, tenperaturak ez ziren horrenbeste igo, maximoak 35 graduren inguruan egon ziren euskal hiriburuetan. Arratsaldean, eguzkiak indarra galtzean, tenperaturak ez ziren jaitsi, aire masa bero afrikarraren eta hego haizearen eraginez, Foehn efektua deritzona.

Egoera bereziki jasanezina izan zen aipaturiko Foehn efektuagatik Bizkaia eta Gipuzkoan. Barrualdeko herrietan termometroak gauez 22-23 gradu ingurura jaitsi ziren bitartean, Bilbo gau hartan ez zen 29 graduetatik jaitsi. Hurrengo egunean, Abuztuaren 4ean, termometroek berehala ekin zioten goranzko bideari, eta 40 graduak errez gainditu ziren Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat tokitan. Baita kostaldean ere, Zarautzen esaterako 40 graduak gainditu ziren eguerdi aldera. Euskal Herrian neurturiko tenperaturarik altuena Bizkaiko Arangurenen neurturiko 43 graduak izan ziren.

Arratsaldeko hirurak eta laurak bitartean, itsasoko brisa sartu eta termometroek bat-batean egin zuten behera, eguna 20-25 graduren artean amaituz. Hurrengo egunetan, beroak jarraitu egin zuen, baina indar gutxiagorekin. Haize bero masa Europa mendebalderantz joan zen. Beroak jarraitu egin zuen, baina udarako ohikoagoak diren tenperaturekin. Dena den, Araba eta Nafarroako tenperaturarik altuenak Abuztuaren 12 eta Abuztuaren 13an neurtu ziren, eta 35 graduak ia egunero gainditu ziren.

Ez dago Euskal Herrian egondako hildakoei buruzko daturik.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]