[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Willy Koch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:17, 25 maiatza 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Willy Koch
Bizitza
Jaiotza1878ko ekainaren 5a
Herrialdea Alemania
HeriotzaDonostia1950eko martxoaren 8a (71 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Willy Koch Schöneweiss (Ohligsen, Alemania, 1878ko ekainaren 5a - Donostia, 1950eko martxoaren 8a), Koch argazkilari dinastiaren aitzindaria da.

20 urterekin Alemaniatik alde egitea erabaki zuen eta Frantzia hegoaldean denboraldi labur bat igaro ondoren Donostian finkatu zen 1898 urte inguruan. Argazkilari aprendiz moduan hasi zen lanean Boulevard 19ko Casa Resines argazkilari estudioan. Magdalena Bengoetxearekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten: Carmen, Willy, Sigfrido eta Pablo. Laurak argazkilariak izan ziren eta aitarekin ibili ziren lanean.

1908tik 1921era, argazki estudio propio bat izan zuen Askatasunaren hiribidean, 20 zenbakiko, 4. solairuan. 1921ean Askatasunaren hiribideko 24 zenbakira aldatu zen eta bertan egon zen 1935 arte, azkenik 1935etik estudioa itxi arte Askatasunaren hiribideko 41ean egon zen.

Adituen iritziz lehen mailako argazkilaria izan zen eta horretaz gain argazkigintza alorreko lehiaketa eta epaimahaietan parte hartu ohi zuen. Willy Kochen argazkiak garaiko egunkari eta aldizkarietan argitaratu ziren, besteak beste, Donostiako "El Pueblo Vasco" egunkarian eta Novedades aldizkarian, Madrilgo Nuevo Mundo eta La Esfera aldizkarietan.

Koch leinuko ondorengoak "Koch, Koch eta Koch" (Egunkaria, 1999)[1]

2010ean Donostiako Kutxa aretoan Sigfrido Koch Arrutiren omenezko erakusketa Koch leinuko hainbat argazkilariren argazkiekin osatu zuten: Willy Koch, Sigfrido Koch Bengoetxea, Alberto Schommer, Alberto Schommer García, Sigfrido Koch Arruti, Edurne Koch Elizegi, Nagore Koch Elizegi, Willy Koch Louvelli eta Marco Bialon Koch.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Sigfrido Koch Arrutiren omenez: harrapatutako uneak = Instantes atrapados: homenaje a Sigfrido Koch Arruti. Kutxa, 2010
  • Maddi Elorza Insausti: Iraganaren ispilu: Euskal Herria eta Novedades aldizkaria 1909-1919 / 1928-1929. Kutxa, 2011
  1. Sarasketa, Ane. (1999-11-25). «Koch, Koch eta Koch» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]