Silo
- Artikulu hau eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Silo (argipena)».
Siloa belar ebakia, garaua, garia eta bestelako ale, hazi eta bazkak lehor gordetzeko egitura da. Eraikin bertikal eta zilindrikoa izan ohi da. Halaber, lurpeko tokia izan daiteke, eta, horrexegatik, hedaduraz, lurpeko ezein toki sakon eta ilunari silo ere esaten zaio. Nekazaritzan erabili izan dira gehien bat, baina gaur egun misilak gordetzeko ere erabiltzen dira.
Nekazaritzan erabilitako silo motak
Biltzen duten produktuaren arabera silo ezberdinak ditugu:
- Garau siloak
- Dorre-siloak
- Bunker-siloak
- Poltsa-siloak
- Misil-siloak
- Materia berde siloak
- Arto-siloak
- Alpapa edo belar siloak
- Beste silo mota batzuk:
- Villacañas herriko siloak (lurrazpiko etxebizitzak)
Dorre-siloak
4-30 metro bitarteko diametroko eta 10-84 metro altuerako zutikako egitura zilindrikoak.
Bunker-siloak
Traktoreek eta beste zama makina batzuek betetzen duten hormigoizko aska-silo borobila.
Poltsa-siloak
2 - 2½ m. diametroko tamainako plastikozko poltsak. Bildu nahi den produktu kantitatearen arabera luzeagoak izango dira. Horretarako sortutako makina batez trinkotzen da eta bi muturrak ixten dira.
Misil-siloak
Misilak gordetzeko lurrazpiko siloak. Eraso nuklear bat jasan ahal izateko blindatzen dira.