Safy Nebbou
Itxura
Safy Nebbou | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1968ko apirilaren 27a (56 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki zuzendaria, film-zuzendaria, gidoilaria eta zinema aktorea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Safy Nebbou (Baiona, 1968ko apirilaren 27a) zinema zuzendari eta gidoigilea da.[1]
Biografia
Ama erizain alemaniarra eta aita argeliarra ditu. Bere anaia Mehdi Nebbou antzezlea da. Baionakoa bada ere, gaztaroa Lyongo banlieuen eman zuen. Parisko École Supérieure de Réalisation Audiovisuellen ikasi zuen.
Théâtre des Chimèresen hasi zen lan egiten, aktore moduan Tsilla Cheltonekin batera. Telebistarako iragarkiak (France Télécom, Orange edo Renault enpresentzat) ere egin ditu.[2]
Filmografia
- L'Œil du loup (2020)
- Celle que vous croyez (2019)[3]
- Dans les forêts de Sibérie (2016)
- Comme un homme (2012)
- L'autre Dumas (2010)
- L'empreinte de l'ange (2008)
- Enfances (2007)
- Une naissance (2006)
- Le cou de la girafe (2004)
- Lepokoa (2003)
- Bertzea (2001)
- La vie, c’est pas un pique-nique (1999)
- Pédagogie (1997)
Erreferentziak
- ↑ Euskadiko Filmategia[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Canal +
- ↑ (Frantsesez) Lemercier, Fabien. (2018-3-9). «Safy Nebbou tourne Celle que vous croyez» Cineuropa.