[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Polis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanu (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:16, 28 abendua 2013
Atenaseko Akropolia

Polis (grekoz πόλις, poleis πόλεις pruralean) Antzinako Grezian, Aro Ilunetik erromatarren aginteraino, sortu ziren hiri-estatuei deitzen zaie.

Polis hiriari eta inguruko lurraldeari deitzen zitzaion. Askatasun eta autonomi politiko asko zuten eta ez zegoen hiriaren eta nekazal-guneen arteko liskarrik. Hiritarrik gehienak nekazaritzaren etekinetik bizitzen ziren.

Hiriak punturik garaienean eraikitako gotorleku bat izaten zuen hirigunetzat, non armak eta tenpluak (Akropoliak) gordetzen ziren. Hiritarrak gune honen inguruan bizitzen ziren, non merkatua ere zegoen. Hiriaren inguruan nekazal lursailen eraztun bat egoten zen eta bertan polis bakoitzak behar zuen landatzen zen.

Polisak greziako ente politiko, sozial eta ekonomikoak ziren. Nahiz eta hizkuntza, erlijio, kultura eta arraza bera eduki, ezin izan zuten estatu bateratu bat osatu eta lehiakortasun handia zegoen polisen artean.