[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Inuit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Inuit

Inuiten lera tradizionala
Biztanleak guztira
150.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Groenlandia – 44.000-50.000
Nunavut – 29.474
Alaska - 24.000
Quebec (Nunavik) – 10.464
Ternua eta Labrador – 8.120
Ipar-mendebaldeko Lurraldeak – 3.100
Errusia – 1.738
Ukraina - 153
Hizkuntza
Inuiten hizkuntzak, ingeles, frantses, daniera, errusiera eta beste asko.
Erlijioa
Kristautasuna eta bertoko mitologia.
Zerikusia duten beste giza taldeak
Aleutiarrrak, sirenik, iñupiat, yupik

Inuit[1] (inuiteraz: ᐃᓄᐃᑦ, inuit, "herria"; singularrean inuk, ᐃᓄᒃ, duala, inuuk, ᐃᓅᒃ) Artikoan bizi den etnia da. Antzeko kulturako herri indigena osatzen dute, eta Groenlandiari, Kanadari, Estatu Batuei eta Errusiari dagozkien Artikoko lurraldeetan bizi dira. Inuit izen multzokaria da; singularra inuk da.

Europarrekin kontaktua izan ostetik eskimal terminoa Inuiten sinonimotzat, edo natibo ezberdinen izen biltzailetzat erabili izan den arren, egun biztanleria indigena ezberdinek termino iraingarritzat eta mingarritzat ulertzen dute, eta izenaren erabilera gaitzesten da.[2][3]

Bizitza nomada dute, ehizatzen dituzten animalien (elur-oreinak, hartzak, baleak eta itsas txakurrak) migrazioen araberakoa. Animalia horien eta beste batzuen zati guztiak aprobetxatzen dituzte, dela jateko, janzteko, etxebizitzak eraikitzeko, ehizarako tresnak egiteko... Hala ere, gaur egun, globalizazio-prozesu bortitza dela eta, haien jatorrizko bizitzeko moduak aldatzen ari dira, nahiz eta zenbaitek ohiturekin tinko segitzen duten, adibidez, itsas txakurren ehizan.

Inuitak familia-taldeetan antolatuta daude, eta kide bakoitzak zeregin zehatz bat du. Elkartzeek eta banantzeek komunitateko zaharren onarpena behar dute, nahiz eta poligamia baimentzen duen oinarrizko egitura bat egon.

Politikoki, hainbat gobernuren mende daude, eta horiek gutxiengo etniko gisa onartuta dauzkate:

Hizkuntzak

Inuiten hizkuntza eskimo-aleutiar familiaren adar bat da. Hizkuntza bakar bat bainoago, continuum dialektal bat da, gutxi gorabehera hamasei dialektotan bereiz daitekeena. Dialekto horiek, aldi berean, lau multzotan sailka daitezke:

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .. Oharra: Inuit hitza plurala da berez; singularrean, inuk da Artikoko herri horren izena herri horren hizkuntzan. Nolanahi ere, inuit forma hedatu da nazioartean herria izendatzeko, eta singularrean erabiltzen da, jatorria gorabehera; baita euskaraz ere
  2. (Ingelesez) Hersher, Rebecca. (2016-04-24). «Why You Probably Shouldn't Say 'Eskimo'» NPR (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).
  3. (Ingelesez) «Expert says ‘meat-eater’ name Eskimo an offensive term placed on Inuit | Globalnews.ca» Global News (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).

Kanpo estekak