Ixtar
Ixtar | |
---|---|
Sumertar erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Astarte, Šauška (en) eta Inanna |
Familia | |
Aita | Sin |
Ezkontidea(k) | Tammuz eta Asur |
Anai-arrebak | Erexkigal eta Xamax |
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Ixtar[1] (sumerreraz: 𒀭𒌋𒁯, DIŠTAR; akaderaz: 𒀭𒈹 ) Mesopotamiako mitologian maitasunaren, bizitzaren, ugalkortasunaren eta gerraren jainkosa babiloniarra zen, baita garrantzi gutxiagoko zenbait gairen patroia ere.
Izenak eta zabalkundea
Sumerren Inanna izenarekin ezagutzen zen, antzinako Armenian edo Urartun Anahit bezala eta Astarte bezala Kanaanen, Fenizian eta abrahamdar erlijioetan. Ixtarrek edo Inannak Jainkosa amaren eredua irudikatzen du.
Sumerian Inanna bezala ezagutzen zen, eta ondoren baita Babilonian ere, eta hiri honek bere eragin kulturala izan zuen Ekialde Ertain guztian Zeruko Erregina eta Lurreko Anderea ohorezko tituluak jasotzen ditu.
Joseph Campbellen iritziz, Ixtar/Inanna, Tammuz jainkoari bularra ematen diona, Afrodita jainkosa bera da, baita Isis egiptoar jainkosa ere, Horus elikatzen duena.
Mitologia
Sin eta Nannar ilargiaren jainko jainkosen alaba zen Ixtar. Tammuz uztaren jainkoa maitatu zuen eta Gilgamexen epopeiaren arabera horrek heriotza ekarri zion Tammuzi. Horregatik esaten da Ixtarren maitasunak hiltzeko arriskua zekarrela.
15 zenbakiarekin identifikatzen da Ixtar. Artizarrarekin lotzen da, egunsentian eta ilunabarrean ikusten den astroa, eta Ixterren sinboloa zortzi puntako izarra da. Ixtarri dagokion animalia lehoia da.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Pryke, L. (2019, maiatzak 10). "Ishtar". (F. Soto, itzultzailea). World History Encyclopedia.
- (Frantsesez) Pryke, L. (2019, maiatzak 10). "Ishtar". (A. Layachi, itzultzailea). World History Encyclopedia.
- (Gaztelaniaz) Oliva Monpeán, Juan Carlos (1999) "El culto sirio de Ishtar. Una aproximación a la diosa erótica y guerrera en los textos acadios occidentales". Estudios Orientales, 3 CEPOAT, Murtzia.
- Parpola, Simo (2010) "Le dieu Assur / La déesse Ishtar" L’annuaire du Collège de France. Cours et travaux, 109. Annuaire du Collège de France 2008-2009.
- (Frantsesez) "Ishtar et le culte des deesses-meres". LouverBible. Louvre Museoa.