Hipotentsio
Hipotentsioa | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | zantzu klinikoa, hemic system symptom (en) general symptom (en) |
Espezialitatea | Kardiologia, medikuntza intentsiboa, familia-medikuntza Barne medikuntza |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | metaraminol (en) , adrenalina eta Fenilefrina |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | I95 |
GNS-9-MK | 458 edo normalean 796.3 |
GNS-10 | I95 |
GNS-9 | 458 edo normalean 796.3 |
DiseasesDB | 6539 |
MedlinePlus | 007278 |
eMedicine | 007278 |
MeSH | D007022D007022 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hipotentsioa presio arterialaren ezohiko jaitsiera da. Hau gaixotasun bat baino gehiago egoera fisiologiko bat bezala ulertzen da. Hipertentsioaren aurkakoa da.
Presio arterial baxuegiak ehun eta organoetara ez dela odol nahikoa helduko esan nahi du. Presio hau oso baxua denean, zorabioak edota heriotza gerta daitezke.
Nerbio-sistema autonomoa da presio hau balio normaletan mantentzeaz arduratzen dena, nerbio-sistema sinpatikoak igo eta nerbio-sistema parasinpatikoak jaitsi egiten duenez, oreka bilatzea baitu helburu honek. Hala ere, ez du beti bere helburua lortzen eta kasu horietan hipotentsioa edo hipertentsioa agertuko da.
Hipotentsio ortostatiko edo jarrerazko hipotentsioa, pertsonak gorputzaren posizioa aldatzean agertzen den hipotentsioa da, normalean eserita egotetik zutitzen denean agertzen dena. Iragankorra izan ohi da eta gehienetan sendagaien erabilerarekin erlazionatuta egoten da.
Eragileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hipotentsioa faktore desberdinek sortua izan daiteke:
Sintomak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hipotentsioak hainbat sintoma izaten ditu:
- Zorabioa
- Bularreko mina
- Zefalea
- Goragalea
- Gorakoa
- Arnasa hartzeko zailtasunak
- Ikusmen lausoa
- Konorte galera