Deobriga
Deobriga | |
---|---|
Arce-Mirapérez aztarnategia. | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Burgosko probintzia |
Udalerria | Miranda Ebro |
Eskualdea | Hispania Tarraconensis |
Historia | |
Kultura | Autrigoiar, erromatar |
Metropolia(k) | Antzinako Erroma |
Deobriga Plinio Zaharra eta Pomponio Melak aipatutako autrigoien lurraldeak osatzen zuten hamar civitatesen bat izan zen. Miranda Ebrotik 3 kilometrora dagoen Arce-Mirapérez izeneko aztarnategi arkeologikoan zegoen.[1]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batzuek "Deobriga" izena latinezko Deo- aurrizkitik (euskaraz: jainkoa) eta -briga (euskaraz: gotorlekua) atzizkitik datorrela uste dute. Besteek izena hiria eratu zuen Idubedo erregetik, Tubalen iloba, eta Brigo bere semetik datorrela diote.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteak urte, hiriaren kokapena eztabaidatua izan da: Larrazubin, Lantarongo Cabriana auzoan, Briñasen edo Haron.
Ángel Casimiro de Govantesen ustez Ebroren alde bitan zegoen, Dondon eta Tondon desagertutako herrixkak eta Briñas artean banatuta.
2004an Ondare Babesa taldeko ikertzaileek Arce-Mirapérez izeneko aztarnategian kokatu zuten[2]. Ikerketa honen arabera, Deobriga Arce-Mirapérez aztarnategiaren hegoaldean zegoen, El Infierno izeneko muinoan, Ebrotik gertu.
Hori horrela bada, antzinako Erromako garaietan hiria Ab Asturica Burdigalam (Astorga-Bordele) galtzadan zegoen, Antoninoren Ibilbidean XXXIV. iter zena.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449..
- ↑ 2004 eta 2005 urteetan egindako ikerketaren memoria
- ↑ Tovar, Antonio. (1989). Iberische Landeskunde. Zweiter Teil. Die Völker und die Städte des antiken Hispanien. , 380-381 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Gaztela eta Leongo historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |