[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Odol-serum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:47, 13 maiatza 2020
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Odol-serum
Xehetasunak
Honen parteodola
Identifikadoreak
MeSHeta A15.145.846 A12.207.152.846 eta A15.145.846
FMA63083
Terminologia anatomikoa

Odol-seruma edo odol gazura fibrinogenorik gabeko odol-plasma da, hots, gatzapen edo koagulazio faktorerik gabeko plasma. Gatzatzen ez den odol-plasmatzat jo daiteke, beraz.

Plasmak dituen osagaiak ditu, fibrinogenoa izan ezik: proteinak, hormonak, glukosa, oxigenoa, lipidoak, gatz mineralak, etab.

Laborategian odol-seruma odoletik lortzen da: odola gatzatzen uzten da, eta gero odolbildua erauzten zaio. Odolbildurik gabeko likido hori zentrifugatu egiten da, eta saiodiaren gainaldean geratzen den horixka koloreko likidoa odol-seruma da.

Antigorputzak dituenez, seruma ospitale eta kliniketan erabili ohi da, diagnostikorako zein terapiarako.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.